Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

12 URTEZ AZPIKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETA 2023KO UZTAILEAN GRANADAN

Salobreñan (Granada) jokatu diren 12 urtez azpikoen Espainiako Txapelketetan parte hartu duten bizkaitarrak zoriontzen ditugu egindako lanagatik.

12 urtez azpikoen mailan xake arruntean ondorengoek parte hartu dute:

Ibai Garigorta Martinez 5,5 puntu.

Aitor Bravo Freire 4,5 puntu.

Ametz de la Cruz Esteibarlanda 3,5 puntu.

Uztailaren 15 eta 16an xake azkar modalitatearen Espainiako txapelketa jokatu da Dani Odriozola Coscolín gipuzkoarraren garaipenarekin, Dani zoriontzen dugu 12 urtez azpikoen Xake Azkarretako Espainiako Txapelketa irabazteagatik. Baita ere aipatzea nahi dugu Ibai Garigorta Martinez bizkaitarraren seigarren postua xake azkarretako txapelketa horretan.

12 urtez azpikoen Espainiako xake azkarretako txapelketan parte hartu dute:

Ibai Garigorta Martinez 7 puntu y 6. postua sailkapenean.

Aitor Bravo Freire 5 puntu.

Julen Koratty Saji 4 puntu.

Ametz de la Cruz Esteibarlanda 1,5 puntu.

Bestalde, Leire Menoyo García xakelari bizkaitarra zoriondu nahi dugu ekainaren 22tik 25era Albaceten jokatutako 14 urtez azpikoen erkidegoen selekzioen Espainiako txapelketan laugarren taulan urrezko domina eskuratzeagatik. Zorionak Leire!

14 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa uztailaren 17tik 22ra Salobreñan (Granada) jokatuko da Mikel Arrupe Alkorta, Ander Bilbao Goyoaga Gutierrez, Jon Castillo Lopez eta Leire Menoyo Garcia federatu bizkaitarren parte hartzearekin. Eta 16 urtez azpikoen txapelketa uztailaren 24tik 29ra Salobreñan (Granada) jokatuko da Denis Zubizarreta Landera eta Eder Bombín Martinez federatu bizkaitarren parte hartzearekin, Txapelketan zorte ona opa diegu guzti-guztiei.

14 uztez azpikoen Txapelketaren emaitzak info64 webgunetik jarraitu daitezke. Partidak zuzenean jarraitu daitezke webgunetik.

16 urtez azpikoen Txapelketaren emaitzak info64 webgunetik jarraitu daitezke. Partidak zuzenean jarraitu daitezke webgunetik.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.