SESTAO BIZKAIKO KOPAKO TXAPELDUNA ETA EUSKADIKO XAKE AZKARRETAKO TXAPELDUNA
Sestao Hotel Navalek Bizkaiko Kopa 2022 eta Euskadiko xake azkarretako taldekako txapelketa irabazi ditu. Xake azkarretako Euskadiko azpitxapelduna Abadiño izan da. Bestalde Euskadiko xake azkarretako banakako txapelketa Jesus Iruzubieta, Sestao Hotel Navaleko jokalariak irabazi du eta hirugarren postuan sailkatu da Amets Zubizarreta, Santurtzi Xake Taldeko jokalaria.