Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

REIKIAVIK BARAKALDO ANTZOKIAN

Oharra: Barakaldo Antzokitik adierazten digute xakelari federatu-lizentzia aurkezten duenari deskontua egingo diotela.
Zuk parkeko txokoren batean ikusi dituzu: xake-taula batek bereizi eta elkartzen dituen gizon horiek. Badirudi xakean ari direla. Baina hurbiltzen bazara, agian ikusiko duzu beste zerbaitetan ari direla. Agian, Reikiavik-en jolasten ari dira. Obra honetan jolas horretan jolasten dira. Pertsonaia nagusiak gaur elkartuko dira beti bezala eta inoiz ez bezala jolasteko. Eta orduan beste asko agertuko dira: Bobby Fischer, Boris Spasski, arbitro alemana, bizkarzain islandiarra, Bobbyren ama, Borisen bigarren emaztea, Bobbyk izan ez zituen neska-lagunak, ehun haur Boris agurtzen ukabila jasota Moskuko aireportuan, Henry Kissinger, Stalinen mamua, Soviet Gorena, zaldi beltza alfil zuria mehatxatzen, ez zeuden gurasoak, irabazle hilak… Eta zu ere bai, bai, zu ere agertzen zara aurrera jarraitu beharrean, taulara hurbildu eta aldaera bat probatzen ausartzen bazara.
2016ko apirilaren 30ean 20:00etan Barakaldo Antzokian. Informazio gehiago hemen.
barakaldoantzokia2016
Artikulu hau banatu zure lagunekin.