HAUTESKUNDE DEIALDIA 2020
Bisurte guztietan bezala, kirol-federazio guztiei hauteskunde-prozesua hasi zaie. Bizkaiko Xake Federazioak hauteskundeak deitu ditu. Era berean, federatu guztiei honako hau jakinarazi die:
1. Hauteskunde-prozesua hasteagatik egungo Zuzendaritza Batzordearen kargu uztea eman da, eta hau federazioaren Kudeaketa Batzordea legez eratu da.
2. Hauteskunde Batzordearen osaera: Gabriel González (Presidentea) Asier Piris (Idazkaria) eta Juan Reguillaga. Ordezkoak: Lander Pulido, Josu Caballero eta Jesús Mª Rubio.
3. Hauteskunde Batzordeak behin-behinean onartutako hautesle-errolda federazioaren iragarki-taulan dago, hauteskunde-araudiarekin batera. Federazioaren webgunean ere ikusgai daude: www.fvda.org
Batzar berria 46 kidek osatuko dute gehienez, klubetako 37 ordezkarik, kirolarien 5 ordezkarik eta teknikari eta arbitroen 4 ordezkarik.
Hauteskunde-prozesua erantsitako egutegiaren arabera egingo da.
Estamentu bat baino gehiagoko kide diren pertsonek, hauteskunde-prozesuan esleitu zaiena ez den beste estamentu batean parte hartu nahi badute, uztailaren 24tik 28ra bitartean jakinarazi beharko diote federazioari.
Erroldan zuen datuak egiaztatu dagitzazuen eta hauteskunde-prozesuan parte hartu dezazuen espero dugu.
Agiri erantsiak: Hauteskunde Araudia, hauteskunde egutegia, Hautesle-errolda.
Adeitasunez,