Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

HAUTESKUNDE DEIALDIA 2016

Olinpiar Jokoen aldibereko urte guztietan bezala hauteskunde prozesua hasten da. Bizkaiko Xake Federakuntzak hauteskundeak deitzen ditu. Era berean, federatu guztiei ondorengoa ezagutarazten die:

  1. Hauteskunde prozesua hastearen arrazoiagatik oraingo Zuzendaritza Batzordearen kargu-uztea, eta berau federakuntzaren Kudeaketa Batzorde legez eratzea.
  2. Hauteskunde Batzordearen osaera: Juan Reguillaga (Lehendakaria) Laura Sáiz (Idazkaria), eta Jon Asel Goiria. Ordezkoak: Lander Pulido, Josu Cabalero eta Jesús Mª Rubio.
  3. Hauteskunde Batzordeak behin-behinean onartutako hautesle-errolda Bizkaiko Xake Federazioaren bulegoetako iragarki-oholean dago  Huteskunde Araudiarekin batera. Federazioaren web orrian www.fvda.org ere argitaratuta daude.

Batzar Nagusi berria gehienz 48 kidez osatuta egongo da, kirol klub eta elkarteen 38 ordezkari, kirolarien 5 ordezkari eta teknikarien eta epaileen 5 ordezkari. Hauteskunde prozesua erantsitako egutegian adierazitako moduan egingo da. Hainbat estamentutako kideak diren jokalariek hauteskunde prozesuan izendatu zaien bestelako estamentu batean parte hartzea nahi badute, maiatzaren 21etik 25era federazioari jakinadierazi beharko diote. Zuen datuak hautesle-erroldan egiaztatu ditzazuen eta hauteskunde prozesuan parte hartu dagizuen itxaropena daukagu.

Agiri erantsiak: Hauteskunde Araudia, hauteskunde egutegia, Hautesle-errolda.

Adeitasunez,

Miguel A. Quintana

BXF Idazkaria

Artikulu hau banatu zure lagunekin.