Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

Antolakuntza erregimena

ATARIKOAK

1.artikulua: Partidak nola idatzi.

Partida guztiak zuzen idatzi beharko dira sistema algebraikoan. Berauen jatorrizko ale bana eta argia bidali beharko da Bizkaiko Xake Federaziora (BXF hemendik aurrera), partidaren aktekin batera taldekako lehiaketa bada; partida bandera erori artekoa balitz, Xakearen legeek ezarri arte idatzi beharko da.

Zuzen idatzita ez dauden planillen gaineko erreklamazioak automatikoki baztertu egingo dira.

2.artikulua: Txapelketen bateraezintasuna.

Euskal Xake Federazioaren edo Espaniako Federazioaren txapelketaren bat, BXFren batekin batera balitz, kaltetutako jokalariek euren partidaren atzerapena eska dezakete, eta behar izanez gero, txanda-aldaketa.

BXFk denboraldian zehar eta aurrerapen nahikoarekin egutegi bat zehaztuko du. Egutegi honekin, kategoria, adina edo sexuaren arabera, federatu guztiek Txapelketa guztietan parte hartu ahal izango dute.

3.artikulua: Egutegi-aldaketa.

BXFk, egiaztatutako arrazoiz eta jakinaraziz, txanda oso baten data alda dezake, zazpi eguneko aurrerapenarekin; eta partida bat edo gehiagoren data 48 orduko aurrerapenarekin.

4.artikulua: Txapelketak antolatzeko eskaera.

BXFk, aurreikusitako epeetan, Txapelketak antolatzeko eskaerak jasoko ditu. Eskaera honekin Egoitzak ondoko konpromisoak hartuko ditu:

a- Txapelketaren Zuzendaria izendatu. Honek, Arbitro lanak egingo ditu BXFk txapelketarako arbitro bat izango ez balu.

b- BXFk zehaztutako orduan jokalekua zabaldu.

c- Jokatzeko materiala `prest izan (piezak, xake-taulak, erlojuak, mahaiak, aulkiak, planillak,…) partidak zehaztutako orduan hasteko.

d- Txapelketako txanda bakoitzeko planillak bildu eta gorde.

e- Txapelketaren txostena prestatu eta luzatu behin bukatutakoan. Txosten horretan, gutxienez, ondoko hauek sartu beharko dira: sailkapenaren koadroa jokatutako txanda guztiekin, jokatutako partidetako planillak txandaka ordenatuta, gertaeren parte bat batez ere txapelketa utzi dutenen gainean.

Aurreko baldintzaren bat edo baldintzarik beteko ez balitz, BXFk antolaketari dagokion ordainketa murrizteko edo ezeztatzeko eskubidea izango du.

5.artikulua: Txapelketako Zuzendaria.

Txapelketako Zuzendaria Zuzendaritza-batzordeak izendatuko du, txapelketaren eremuan BXF ordezka dezan.

Zuzendari honek, Xakearen Legeen, parekatze eta berdinketa hauste sistemen ezagupenak izan ditzan ahaleginak egingo dira.

Txapelketa ondo joan dadin edozein neurri hartzeko gaitasuna izango du, araudi honetan eta FIDEren araudian ezarritakoari kalterik egin gabe.

Txapelketan erabilitako materialaren eta lokalaren baldintzen erantzulea izango da.

6.artikulua: Arbitro nagusia.

Arbitro Nagusia BXFk izendatuko du.

Txapelketaren erantzule-teknikoa eta indarrean diren joku-arauen aplikazioaren erantzulea izango da. Halaber, Oinarrietan zehaztutakoa eta FIDEren arauen erantzulea izango da (beharrezkoa iritziz gero, arbitro-laguntzaileei irakatsiko die).

Txapelketako Zuzendariarekin arituko da elkarlanean, materialaren eta egoitzaren errebisio teknikoan.

Jokalekua eta materiala gainbegiratuko ditu. Nabaritzen duen edozein hutsuneren berri emango dio BXFri.

Parte-hartzaileen hasierako zerrenda eta parekatzeak egingo ditu, FIDEren Araudian eta araudi honetan erabakitako guztia beteaz. Halaber, sailkapenak egingo ditu.

Arbitroaren akta egin beharko du eta bertan txanda bakoitzeko gertaerak islatuko ditu.

7.artikulua: Egoitzen (Jokalekuen) adjudikazioa eta Finantziazioa.

Txapelketak egingo direneko jokalekuak zuzendaritza-batzordeak aukeratuko ditu, epez eta formaz jasotako eskaeren artean. Kontuan izango dira parte-hartzaileen hurbilpen geografikoa eta diskriminatzaile ez den distribuzio-irizpidea.

8.artikulua: Analisi-gela.

Partidak jokatu bitartean debekatutako dago jokalekuan partiden analisiak egitea. Antolatzaileek honerako areto edo gelaren bat jarrito dute. Jokalariak ezingo dira analisi-gelan sartu partidak jokatu bitartean.

9.artikulua: Erretzeko debekua.

FIDEren araudiaren arabera, guztiz debekatuta dago Jokalekuan erretzea.

TXAPELKETA OFIZIALAK

10.artikulua: Izena ematea.

Izena ematea BXFn egingo da zehaztutako epeetan, eta honetarako eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Izena emateko kuota ordaindu beharko balitz, txapelketako bigarren jardunaldia baino lehen ordaindu beharko da.

Taldekako txapelketetan, ezinbestekoa da indar-ordena aurkeztea izena eman ahal izateko, txapelketako oinarriek bestelakorik zehazten dutenean izan ezik.

11.artikulua: Berdinketa hauste sistemak.

Suitzar erako banakako txapelketetako berdinketa hauste sistemak ondoko hauek izango dira:

1.- Zuzendutako Bucholz Ertaina.

2.- Zuzendutako Bucholz Osoa.

3.- Metatze-sistema.

4.- Emaitza partikularra.

5.- Aldeko beltz kolorea emaitza partikularrean.

Liga erako banakako txapelketetako berdinketa hauste sistemak ondoko hauek izango dira:

1.- Emaitza partikularra.

2.- Sonnenborg-Berger.

3.- Zozketa edo 5 minutuko bi partida jokalariko, aurreko faseko partidako aurkako kolorearekin hasita.

4.- Zozketa edo partida azkar bakarra koloreak zozketatuta, eta 6 minutu zurientzat eta 5 minutu beltzentzat; berdinketarik bada, beltzek irabaziko dute.

Suitzar erako taldekako txapelketetako berdinketa hauste sistemak ondoko hauek izango dira:

1.- Zuzendutako Bucholz Osoa.

2.- Zuzendutako Bucholz Ertaina

3.- Metatze-sistema

4.- Emaitza partikularra

5.- Aldeko beltz kolorea emaitza partikularrean.

Liga erako taldekako txapelketetako berdinketa hauste sistemak ondoko hauek izango dira:

1.- Partida guztietako 3 puntu (garaipena), puntu 1 (berdinketa) eta 0 puntu (galdua) ordezkatuta, suertatzen den gehiketaren araberakoa.

2.- Emaitza partikularra

3.- Sonnenborg-Berger

4.- Puntuaketako holandar sistema berdinduta diren taldeen artean.

Kopa erako taldekako txapelketetako berdinketa hauste sistemak ondoko hauek izango dira:

1.- Puntuaketako holandar sistema berdinduta diren taldeen artean.

2.- Taldeko lehen taularen emaitza garaipenarekin.

3.- Lehen taulako jokalariaren kolorea. Lehen taulan beltzekin jokatu duen taldeak irabaziko du.

12.artikulua: Deskalifikazioa.

Jokalari bat txanda batera arrazoirik gabe aurkezten ez bada, deskalifikatua izango da. Hutsegitea txanda aurretik jakinarazi beharko da edo hau ezinezkoa izango balitz, ahalik eta lasterren.

BANAKAKO TXAPELKETA OFIZIALAK.

13.artikulua: Banakakoak mailako.

Igoerako banakako txapelketak BXFk antolatutako txapelketak dira federatuak mailaz sustatzeko helburuarekin.

Txapelketa hauek egin bitartean lizentzia indarrean eta banakako maila bat duten federatuek har dezakete parte. BXFk urtero ondoko banakako txapelketak antolatuko ditu:

a – Preferente mailakoa

b – Lehenengo maila

c – Bigarren mailakoa

d – Hirugarren mailakoa

14.arikulua: Igoerak.

Preferente mailako banakakoan, lehendabizi sailkatutakoek Bizkaiko Xake Federazioak Euskadiko Txapelketa Nagusian dituen tokiak bete ditzakete.

Lehen mailako banakakoan, hirugarren txandan diren jokalarien %10 igoko da Preferente mailara.

Bigarren mailako banakakoan, hirugarren txandan diren jokalarien %20 igoko da Lehen mailara.

Hirugarren mailako banakakoan, hirugarren txandan diren jokalarien %30 igoko da Bigarren mailara.

15.artikulua: Gazte-Txapelketa (Txapelketa Jubenila).

Lizentzia indarrean eta txapelketa datan adinaren baldintza betetzen duten federatuek har dezakete parte. Lehendabizi sailkatutakoek Bizkaiko Xake Federazioak Euskadiko Gazte-Txapelketarako dituen tokiak betetzeko eskubidea izango dute.

16.artikulua: Kadete-Txapelketa.

Lizentzia indarrean eta txapelketa datan adinaren baldintza betetzen duten federatuek har dezakete parte. Lehendabizi sailkatutakoek Bizkaiko Xake Federazioak Euskadiko Kadete-Txapelketarako dituen tokiak betetzeko eskubidea izango dute.

17.artikulua: Emakumezkoen Txapelketa.

Lizentzia indarrean eta txapelketa datan Emakumezkotzat diren federatuek har dezakete parte. Lehendabizi sailkatutakoek Bizkaiko Xake Federazioak Euskadiko Emakumezkoen Txapelketarako dituen tokiak betetzeko eskubidea izango dute.

18.artikulua: Beteranoen Txapelketa.

Lizentzia indarrean eta txapelketa datan adinaren baldintza betetzen duten federatuek har dezakete parte. Lehendabizi sailkatutakoek Bizkaiko Xake Federazioak Euskadiko Beteranoen Txapelketarako dituen tokiak betetzeko eskubidea izango dute.

19.artikulua: Partida azkarren banakako-txapelketa (Blitz).

Txapelketaren datan lizentzia indarrean duten federatuek har dezakete parte, adina eta sexua kontuan izan barik. Lehendabizi sailkatutakoek Bizkaiko Xake Federazioak Euskadiko Txapelketarako dituen tokiak betetzeko eskubidea izango dute.

TALDEKAKO TXAPELKETA OFIZIALAK.

1 .Puntua – Oinarrizko Araudia.

20.artikulua: Emaitzen jakinarazpena.

Etxeko taldeko kapitaina izango da hurrengo igandeko 12 p.m baino lehen txanda bakoitzeko emaitzak jakinarazi beharko dituena. Emaitzaren jakinarazpena BXFra telefonoz deituta (Tfnoa/Faxa: 944 415 231) edo korreo elektronikoz (infofvda.org) egingo da.

Hau egin ezean, ez agertze partzialerako zehaztutako zigorra ezarriko da.

Halaber, etxeko kapitainak, eta aste beteko epean, partidetako aktak eta planillak, dagozkien oharrekin batera, bidali beharko ditu BXFra. Hau egin ezean, aurreko ataleko zigor bera ezarriko da.

21.artikulua: Diru-laguntzak eta sariak.

Behin Liga bukatuta, Klubek bidaiak ordaintzeko zein kirol-merituen araberako diru-laguntza jaso dezakete.

Liga bakoitzeko irabazleek garikur bat jaso dezakete.

22.artikulua: Sailkapen taula eta informazioa.

Astero eta txanda bakoitzaren ondoren, BXFk txandako emaitzak jakinaraziko ditu. Halaber, eguneratutako sailkapen taula izango da Bizkaiko Xake Federazioaren informazio panelean eta BXFren web-orrialdean (www.fvda.org); emaitzak e-mail bidez ere bidaliko dira.

23.artikulua: Aktak bete eta litekeen kontra-egiterik.

Taldeetako kapitainek jokalarien zerrendarekin akta bete beharko dute partidak hasi baino lehen. Ondoren, talde bakoitzeko kapitainak edo ordezkariak emaitzak bete eta sinatu beharko ditu. Sinatzeari uko eginez gero, hala jasota geratuko da. Ondorioz, atzealdean edo erantsita zehaztuko dira: oharrak, gertaerak edo litezkeen kontra-egiteak.

24.artikulua: Kirol-batzordea.

Kirol-batzordeak txapelketa bitartean gerta daitekeen edozein auzi ebatziko du eta hogei (20) eguneko epean emango du ebazpena.

25.artikulua: Erlojuak martxan jarri.

Partidetarako zehaztutako orduan, pieza zuriak dituzten jokalarien erlojuak jarriko dira martxan. Hala ere, pieza zuriak dituen jokalaria ez dago behartuta mugitzera aurkaria aurreran ez bada eta nor den ez badaki taldearen jokalarien-zerrenda aktan ez delako. Bitartean, aurkariaren erlojua martxan jar dezake berau agertu arte edota nor den jakin arte aurkarien taldeko kapitainaren jokalarien-zerrendaren bidez.

26.artikulua: Bi taldeen atzerapena.

Partidarako zehaztutako ordua baino ordu bete beranduago heltzen den jokalariak edo taldeak, lehenengo neurritzat, partida galduko du.

Lehenego ordu honetan bi taldeak atzeratuz gero, atzerapeneko ordua bi taldeen artean banatuko da.

27.artikulua: Ez agertzeak eta zigorrak.

Ez agertze partzialtzat joko da, jokalari bat edo bi partida hasi zenetik ordu bat baino lehen agertzen ez direnean jokalekuan.

Diren jokalariek lehen taulak hartuko dituzte, eta hutsik utzi azkenak.

Behin egindako ez agertze partziala, ohartarazpena izango da taldearentzat. Behin errepikatuta, 10€ ko multa izango du araua hautsi duen taldeak.

Ez agertze osotzat joko da, taldea aurkezten ez denean edo erdia baino jokalari gutxiagorekin agertzen denean norgehiagoka hasi zenetik ordu bete baino lehenago.

Ez agertze osoa denean, 10€ ko isuna izango du araua hautsi duen taldeak. Berriro ere eginda, taldea txapelketatik kanpo eta mailaz jaitsiko da automatikoki; honetaz gain 20 € ko isun gehigarria izango du.

Federazioak aktak gainbegiratu eta ofizioz edozein arau-hauste zigortuko du (jokalarien-zerrenda okerra, eta abar).

Emaitza faltsutzeak, partida zein akta batenak, inplikatutako talde bien deskalifikazio automatikoa ekarriko du, eta berriro ere egindako ez agertze osoari dagokion zigorra aplikatuko da.

2.puntua – Taldekako liga

28.artikulua: Cluben eta lizentzien formalizazioa.

Xake Klubek eta Sekzioek estatutuak formalizaturik edo tramitazio bidean izan behar dituzte. Jokalari guztiek euren federazio-lizentzia eskaturik izango dute. Bi baldintza hauek lehendabiziko txandatik aurrera bete behar dira.

29.artikulua: Taldeen izen ematea.

Klubek izapidetuko dute Ligarako taldeen izen ematea. Honekin batera, talde bakoitzeko jokalarien zerrenda maila bakoitzerako aurkeztu eta dagokien kuotaren ordainketa egiaztatu beharko dute.

Aurkeztu beharreko datuak, BXFk honetarako dituen inprimaki eta ereduen arabera aurkeztuko dira. Gutxienez ondoko hau beharko dute sartu: taldearen izena, jokalarien izen-abizenak, jokalarien banako maila, kapitainaren edo delegatuaren telefono zenbakia eta jokalekuaren helbidea.

30.artikulua: Taldearen osaketa.

Talde bakoitzak gutxienez bost (5) jokalari izango ditu, eta kapitain edo delegatu bat-azken honek ez du zertan taldeko jokalaria izan-.

Kapitaina edo delegatua egon ezean, taldeko jokalari batek hartuko du bere tokia.

Jokalariak zerrendan banako mailaren arabera ordenaturik agertuko dira –handienetik txikienera-; Klubak maila bereko jokalariak ordenatzeko eskumena izango du.

Taula kopurua : lau

Zerrenda irekiak (hirugarren mailan izan ezik). Klub bateko edozein taldetan izena emanda dauden jokalariek maila goragoko talde batean partida bat joka dezakete, eta Ligarako izena emanda zuten hasierako taldearekin jarraitu. Jokalariren batek bigarren partida bat jokatzen badu maila goragoko talderen batean, azken honetan baino ezingo du jarraitu jokatzen. Aktan beste talde bateko jokalari izaera islatu beharko da. Beste talde batetik gora egiten duen jokalaria bere banako maila errespetatuta, litekeen azken taulan jokatuko du.

Jokalari batek ezingo du inola ere bere hasierako taldea ez den talde bi edo gehiagotan parte hartu. Halaber, ezingo da txanda berean bi talde ezberdinetan aritu.

Adibidez: 2. mailan izena eman duen jokalari batek 1.mailan partida bat jokatzen badu, 2. mailan jokatzen jarrai dezake. Berriro ere 1. mailan jokatzen badu, 1. mailan baino ezingo du jarritu. 2. mailan izena eman duen jokalari honek ezingo luke partida bat 1. mailan eta beste bat Preferente mailan jokatu.

31.artikulua: Taldeak desegin Ligan.

Aukera duen mailan talderen baten izena eman nahi ez duen klubak, behin betiko galduko du eskubide hori eta ondoko urteetan talde hori maila horretatik desagertuko da.

Hala ere, talde batek mailaz igotzeari uko egin diezaioke justifikatutako arrazoi batengatik.

32.artikulua: Kluben Liga.

Ligako taldekako txapelketa lau (4) mailatan banatuta dago, ondoko beheranzko ordenean:

  1. Preferente maila.
  2. Lehenengo maila.
  3. Bigarren maila.
  4. Hirugarren maila.

33.artikulua: Taldeen osaketa.

Maila bakoitza bertan parte hartzeko eskubidea duten taldeek osatuko dute. Halaber, maila hauek taldeka banatuta egon daitezke, hala behar izanez gero.

Taldeak BXFko zuzendaritza-batzordeak osatuko ditu, maila honetan jokatzeko eskubidea duten klubak diren alde geografikoa kontuan hartuta.

Talderen batek uko eginez gero, aurreko denboraldian mailaz jaitsitako ondoen sailkatutako taldea aukeratuko da. Bi talde egonez gero, puntuazio altuena duena.

Talde berean klub bereko talde bi edo gehiago baleude, haien arteko lehia lehendabiziko jardunaldietan izango da eta gainontzeko taldeen ordena zozketatu egingo da.

34.artikulua: Jokatzeko data eta ordua.

Ofizialki urtarrilean hasiko da, larunbatetan jokatuko da arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hau guztia atzerapenei buruzko 29. artikuluari kalterik egin gabe.

35.artikulua: Jokuaren denbora eta zerrenda.

Elo FIDErako baliagarria den erritmoan jokatuko da.

Oraingoz, erritmo hori ondokoa da: 90 minutu, gehi 30 segunduko gehitzea jokaldiko jokalari bakoitzarentzat.

36.artikulua: Arautzeak.

FIDE eta FEDAren indarrean den araudia eta Euskal Xake Federazioaren eta Bizkaiko Xake Federazioaren interpretazio eta arau osagarriak aplikatuko dira.

37.artikulua: Jokalekua eta materiala.

Lokalaren egokitzapenak (argia, aireztapena, berogailua, edukiera, eta abar) zein ekipamenduak (jokuak, mahaiak, aulkiak, planillak, erlojuak, aktak, eta abar) txapelketarako baldintza egokiak izan beharko dute.

38.artikulua: Partiden aurrerapena edo atzerapena.

Txanda bateko partidak aurrera daitezke, behin aurrekoak jokatuta. Halaber, txanda bateko partidak atzera daitezke, beti ere azken bi txandak baino lehen jokatzen direnean. Egun eta ordu ofizialean jokatuko diren azken bi txandak ez daude aukera honen barne. Aldaketa honetarako, beharrezkoa da bi taldeen adostasuna eta federazioaren onespena, data eta orduaren berri utziz. Talde biek, data eta ordu ofiziala baino gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin jakinarazi beharko diote BXFri.

BXFk norgehiagoka bat edo txanda bat atzera dezake ezinbesteko kausa denean (kausa klimatologikoak, datari buruzko bat ez etortzeak,…)

39.artikulua: Ordezkoak eta sartze berriak.

Taldearen indar-ordenean gutxienez bost (5) jokalari egon beharko dira eta eta norgehiagoka lau taulatara izango da. Indar-ordena jokatuko duten jokalari guztiek errespetatu beharko dute.

Hasierako indar-ordenean ez den sartze berririk bada, BXFri jakinarazi beharko zaio eta klubei jakinarazi ondoko astean izango da indarrean, beti ere zazpigarren txanda hasi aurretik, ezinbesteko kausa denean izan ezik.

Azpiko-talde bateko jokalari bat zerrendan egon daiteke, beti ere taldearen eraketa artikuluaren arabera.

40.artikulua: Jokalaria klubez aldatu.

Jokalari bat klubez alda daiteke, denboraldian zehar, taldekako edozein txapelketa ofizialeko inolako partidarik jokatu ez badu.

41.artikulua: Preferente mailaren ezaugarriak.

Txapelketa honen ezaugarri bereziak:

  1. Jokatzeko sistema: Itzuli bateko Liga.
  2. Taula kopurua: lau
  3. Zerrenda irekiak
  4. Maila honetan gehienez ere klub bereko talde bi egon daitezke.

42.artikulua: Lehenengo mailaren ezaugarriak.

Txapelketa honen ezaugarri bereziak:

  1. Jokatzeko sistema: Itzuli bateko Liga.
  2. Taula kopurua: lau
  3. Zerrenda irekiak
  4. Maila honetan klub bereko talde bi edo gehiago izan daitezke.

43.artikulua: Bigarren mailaren ezaugarriak.

Txapelketa honen ezaugarri bereziak:

  1. Jokatzeko sistema: Itzuli bateko Liga.
  2. Taula kopurua: lau
  3. Zerrenda irekiak.
  4. Maila honetan klub bereko talde bi edo gehiago izan daitezke.

44.artikulua: Hirugarren mailaren ezaugarriak.

Txapelketa honen ezaugarri bereziak:

  1. Zehaztu gabeko talde kopurua izan daiteke maila honetan, izena eman duen talde kopuruaren arabera.
  2. Jokatzeko sistema: Itzuli bateko Liga.
  3. Taula kopurua: lau.
  4. Zerrenda itxiak.
  5. Maila honetan klub bereko talde bi edo gehiago izan daitezke.

45.artikulua: Igoerak eta jaitsierak.

Euskal Xake Federazioak zuzendutako txapelketekin den harremana dela eta, jaitsiera zenbatekoa herrestatutakoen araberakoa izango da. (Euskal Liga-Lehenengo Mailatik jaisten den Bizkaiko xake-talde kopurua).

Preferente maila:

Igoko da: Euskal Liga-Lehenengo mailara, BXFren araudiaren arabera, maila honetan parte hartzeko eskubidea duen 1. sailkatua.

Jaitsiko da: azken sailkatua gehi herrestatutakoak.

Lehehengo maila:

Igoko dira: lehen bi sailkatuak igoko dira Preferente mailara.

Jaitsiko da: Talde bat jaitsiko da Lehenengo mailara. Halaber, Euskal Ligatik jaitsi adina talde. Bigarren mailara jaitsiko den talde kopurua hirukoa izango da, gehi Euskal Ligatik jaitsiko den talde kopurua.

Bigarren maila:

Igoko da: talde bakoitzeko lehen bi sailkatuak igoko dira Lehen mailara.

Jaitsiko da: Orotara bost talde jaitsiko dira. Halaber, Euskal Ligatik jaitsi adina talde, bi taldeen artean berdin banaturik. Taldeak bakoitiak balira, norgehiagoka izango da aukera duten bi taldeen artean.

Hirugarren maila:

Igoko da: Talde bakoitzeko lehen hiru sailkatuak igoko dira Bigarren mailara.

Jaitsiko da: ez da talderik jaitsiko.

3.puntua – Bizkaiko Kopa.

46.artikulua: Hasteko data eta ordua.

Ofizialki Bizkaiko Kopa Bizkaiko taldekako Liga bukatu ostean hasiko da eta larunbatetan jokatuko da arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

47.artikulua: Taldeen izena ematea.

Bizkaiko Koparako izena ematea Klubek eurek izapidetuko dute, eta aurreikusitako epean jokalarien zerrenda aurkeztu beharko dute.

Aurkeztu beharreko datuak ondoko hauek izan beharko dute: taldearen izena (kluba), jokalarien izen-abizenak, jokalari bakoitzaren banakako maila, kapitainaren edo ordezkariaren telefono zenbakia.

48.artikulua: Taldearen osaketa.

Klub bakoitzak talde bakarrarekin har dezake parte. Gutxienez zortzi (8) jokalari izango dira, eta haietako bat taldeko kapitaina edo ordezkaria izan beharko da. Jokalariak banakako mailaren arabera zerrendatuko dira.

49.artikulua: Koparen ezaugarriak

Txapelketa honen ezaugarri bereziak.

  1. Joku-sistema: Taldekako kanporaketa-partidak.
  2. Jokuaren erritmoa: bi ordu finishera.
  3. Taula zenbakia: zortzi (8).
  4. Izena emandako jokalarien zerrenda itxia izango da eta txapelketa hau hasi aurretik zehaztu den indar-ordenaren arabera.
  5. Txapelketa honetan klub bakoitzak talde bakarra aurkeztu ahal izango du.
  6. Ofizialki jokatu behar den asteburutik kanpo ezingo da partidarik aurerratu edo atzeratu.

50.artikulua: Arautzeak.

Txapelketa mota hauetarako indarrean den FIDEren Araudia eta Bizkaiko Xake Federazioaren interpretazio eta arau osagarriak aplikatuko dira.

4 .puntua – Taldekako partida azkarren lehiaketa

51.artikulua: Parte-hartzea.

Klub bakoitzak nahi beste talderen izena eman dezake. Gutxienez lau jokalarik osatu beharko dute eta berauen lizentziak indarrean egon beharko dute.

52.artikulua: Ezaugarriak.

Bost minutuko eta bandera erori arteko partidak jokatuko dira. Aplikatu beharreko Araudia, FIDEK era honetako partidetarako duena izango da.

53.artikulua: Sailkapena.

Lehendabizi sailkatutakoek Bizkaiko Xake Federazioak Euskadiko Txapelketan dituen tokiak betetzeko eskubidea izango dute.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.