Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

ESKOLARTEKO TALDEKAKO ONLINE TXAPELKETA BFA 2021

23/05/2021 (18:00 - 19:45)

Kategoriak:
Benjaminak: 2011/2012 jaioak
Kimuak: 2009/2010 jaioak
Haurrak: 2007/2008 jaioak
Parte-hartzaileak
Denboraldi honetan Eskola Kirolean behar bezala izena emanda dauden jokalari guztiek har dezakete parte, hau da, gorabeherarik ez dutenek.
Jokalekua
Txapelketak lichess.org plataforman jokatuko dira.
Parte-hartzaileek plataforman alta eman beharko lukete ez badaude, helbide honetan sartuta: https://lichess.org/signup
Aipatu behar da doako plataforma bat dela, non partidak edo txapelketak jokatzeaz gain, taktika-ariketak eta beste gauza asko ere egin daitezkeen.
Jokoaren sistema eta erritmoa
Lehiaketa sistema Arena Lichess Txapelketa bat izango da, taldeko lau onenak puntuatuz eta txapelketaren iraupena 1 ordu eta 40 minutukoa izango da. Jokoaren erritmoa: 10 minutu jokalari bakoitzeko.

Izena ematea
Txapelketa honetan, monitoreak edo erakundeak talde bat sortu behar du kategoria bakoitzeko, eta taldearen berriz Federazioari eman. Eta, jakina, jokalari guztietara lotura pasatu behar du, taldera batu ahal izateko. Federazioak txapelketarako lotura monitoreei pasako die, jokalariei pasa diezaieten.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.

Izena eman

Las reservas en línea no están disponibles para este evento.