Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

ESKOLARTEKO BANAKAKO ONLINE TXAPELKETA BFA 2021

16/05/2021 (10:00 - 13:00)

Eskuragarri daude kategoria bakoitzeko sailkapenak:

2021EscolarOnline Benjamines – Benjaminak

2021EscolarOnline Infantiles – Haurrak

2021EscolarOnline Alevines – Kimuak

Kategoriak:
Benjaminak: 2011/2012 jaioak
Kimuak: 2009/2010 jaioak
Haurrak: 2007/2008 jaioak
Parte-hartzaileak
Denboraldi honetan Eskola Kirolean behar bezala izena emanda dauden jokalari guztiek har dezakete parte, hau da, gorabeherarik ez dutenek.

Jolkalekua
Txapelketak lichess.org plataforman jokatuko dira.
Parte-hartzaileek plataforman alta eman beharko lukete ez badaude, helbide honetan sartuta: https://lichess.org/signup
Aipatu behar da doako plataforma bat dela, non partidak edo txapelketak jokatzeaz gain, taktika-ariketak eta beste gauza asko ere egin daitezkeen.
Jokoaren sistema eta erritmoa
Parekatze sistema suitzarra izango da eta jokoaren erritmoa 10 minutukoa jokalari bakoitzeko. Txanda-kopurua izena eman dutenen kopuruaren araberakoa izango da. Txanda eta txanda artean 5 segundoko itxaronaldia egongo da.
Izena ematea
Maiatzaren 14ko 19:00ak arte.
Txapelketarako izena ematea, mail bat bidaliz escolar@fvda.org helbidera, izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea edo erakundea eta lichesseko izena emanez, eta taldean sartzeko eskatzea, honako esteka honetan sartuz (kategoriaren arabera) eta botoi berdeari “batu taldearekin” emanez:
Benjaminak: https://lichess.org/team/eskola-kirola-benjaminak
Alebinak: https://lichess.org/team/eskola-kirola-kimuak
Infantilak: https://lichess.org/team/eskola-kirola-haurrak
Datuak aztertu eta onartu ondoren, Federazioak, jokalariei, txapelketara batzeko esteka bidaliko die, baita monitoreei ere, bidal diezaieten.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.

Izena eman

Las reservas en línea no están disponibles para este evento.