Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

BIZKAIKO TALDEKAKO XAKE AZKAR TXAPELKETA 2025

12/04/2025 (16:00 - 21:00)

Taldekako Xake Azkar Txapelketa apirilaren 12an izango da, 16:00etatik aurrera Bilboko La Terminal aretoan (Pintor Ignacio Zuloaga, 3, Zorrozaurre – Bilbao).

Izen-emateak: apirilaren 9rarte.

Taldekako txapelketan, aurreko urteetan bezala, bi multzo egingo dira, multzo bat talde onenekin (aurreko urteko sailkapenaren arabera), eta bestea gainerakoekin. Talde horien artean, hurrengo urterako igoera- eta jaitsiera-sistema bat dago ezarrita.

Txapelketaren joko erritmoa 3 minutu jokalari bakoitzeko, gehi 2 segundu jokaldi bakoitzeko izango da.

Klub bakoitzeko gehienez hiru taldek eman dezakete izena. Kirol elkarteren batek laugarren talde batekin parte hartzea nahiko balu, eskaera egin dezake eta afororaren arabera erantzungo diogu ahal duen edo ez.

Txapelketan zehar aurreko denboraldiko banakako txapelketen eta 2025eko taldekako ligaren eta xake azkarretako txapelketen sari banaketak egingo dira.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.

Izena eman

Las reservas en línea no están disponibles para este evento.