Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

BIZKAIKO XAKE AZKAR TXAPELKETA 2017

Bizkaiko Banakako Xake Azkar Txapelketarako izen ematea martxoaren 29rarte zabalik dagoela gogorarazten dizuegu, eta Taldekako Txapelketarako apirilaren 5erarte.

Xake Azkarreko Banakako Txapelketa apirilaren 1ean Durangoko Landako Kiroldegian jokatuko da, 16:00retan hasita.

Taldekako Xake Azkar Txapelketa apirilaren 8an izango da, 16:00etatik aurrera eta Durangoko Landako Kiroldegian jokatuko da.

Iazko moduan, taldekako Txapelketa bi multzo egongo dira, batean 14 talde honenak (iazko sailkapenaren arabera), eta bestean gainontzeko guztiak. Bi multzo hauen artean igoera eta jeitsiera sistema jarrita dago hurrengo urteko txapelketarako.

Txapelketa bukatzean 2016 urteko banakako txapelketen irabazleei sari banaketa egingo zaie, eta baita ere 2017ko Taldekako Ligaren irabazleei.

Adeitasunez,

Miguel A. Quintana

BXF Idazkaria

Artikulu hau banatu zure lagunekin.