Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

Arautegiak

1.artikulua.- Helburua

Arautegi honen helburua gatazkak judizioz kanpo ebazteko Bizkaiko Xake Federazioaren estatutuetan aurreikusitakoa garatzea da.

Gatazkak judizioz kanpo ebaztea, orokorrean artekaritza eta adiskidetzea arautzen dituen indarreko legeria publiko berezian, eta artekaritzari buruzko legerian nahiz kirol eremuan gatazkak judizioz kanpo ebazteko erabiltzen diren beste formula batzuetan xedatuta dago.

Marko juridiko orokorraren eta Bizkaiko Xake Federazioaren estatutuen osagarri modura, honako arautegi honek, zehazki, hurrengoen artean plantea daitezkeen gatazkak edo aldeak artekaritza bidez edo judizioz kanpoko ebazteko araubidea erregulatzen du; hain zuzen ere:

  • Federazioaren beraren eta bertako kide diren pertsona federatuen artean.
  • Federatutako pertsonek beraien artean eta/edo, federatuak izan edo izan ez, Federaziokoak diren beste pertsona batzuen artean.
  • Federazioaren, bertako federatuen nahiz Federazioko kide diren beste pertsona batzuen eta harakoarekin zerikusirik ez duen beste edozein pertsonaren artean, azken hau berariaz horrelakoaren mende jartzen baldin bada.

2.artikulua.

Administrazioak Bizkaiko Xake Federazioari delegatutako eginkizun publikoak burutzearekin zerikusia duten gaiak edota berariaz eta legez artekaritzaren mende egotetik kanpo utzitako gaiak izan ezik, gainerako guztiak ebatzi ahal izango dira bide hau erabiliz.

3.artikulua.- Subjektuak

Bizkaiko Xake Federazioak nahiz bertako federatuek, federazioko kide izaera duten pertsonek eta hari atxikitako kirol talde eta elkarteek, beren buruak borondate osoz honako arautegi honek erregulatzen duen artekaritzaren mende, eta, ondorioz, Kirol Artekaritzarako Euskal Auzitegiaren eta bere arauen mende jartzen dituzte.

4.artikulua.- Prozedura

4.1.- Federazio-lizentzia duten pertsonak gatazkak judizioz kanpo ebazteko sistemaren mendeko jartzen direla jotzen da, lehen aldiz lizentzia ematen den datatik zenbatuko den hilabeteko epearen barruan edota, hilabete igaro ostean honako arautegiaren argitalpen unetik, beti ere Bizkaiko Xake Federazioan beharrezko ukapen-idazkia aurkeztuz harakoari berariaz uko egiten ez badiote.

4.2.- Bizkaiko Xake Federazioko kide izan eta federazio-lizentziarik ez duten gainerako pertsonak (Lehendakaria eta Batako kideak; zuzendariak eta teknikoak; etab.) ere gatazkak judizioz kanpo ebazteko sistemaren mendeko jartzen direla jotzen da, egoera hori lortzen duten unetik edota honako arautegiaren argitalpen unetik hilabeteko epea igaro ondoren, Bizkaiko Xake Federazioan beharrezko ukapen-idazkia aurkeztuz harakoari berariaz uko egiten ez badiote.

4.3.- Bizkaiko Xake Federazioan inskribatutako kirol talde eta elkarteek gatazkak judizioz kanpo ebazteko sistemaren mendeko jartzen direla jotzen da, federazioan izena ematen duten datatik zenbatuko den hilabeteko epearen barruan edota, hilabete igaro ostean honako arautegiaren argitalpen unetik, beti ere Bizkaiko Xake Federazioan beharrezko ukapen-idazkia aurkeztuz harakoari berariaz uko egiten ez badiote.

4.4.- Ukapen-idazkian hurrengo datu hauek jakinarazi beharko dira:

– Ukapena aurkezten duen pertsonaren edo erakundearen filiazio datuak (izena eta bi deitura edota sozietatearen izena, helbidea eta IFZ).

– Behar izanez gero, lizentziaren zenbakia.

Ukapena Bizkaiko Xake Federazioak jasoko du federazioak berak berariaz horretarako bakarrik prestatutako liburu batean.

5.artikulua.

5.1.- Bizkaiko Xake Federazioak, ukapen egintzaren berri bakarrik hurrengo inguruabarren bat gertatzen denean emango dio beste norbaiti.

– Beste norbait horrek, lizentziaren titularrarekin edota Bizkaiko Xake Federazioko kidearekin alderen edo gatazkaren bat izan eta honako arautegi honetan araupetutako gatazkak judizioz kanpo ebazteko sistemaren mendeko jarri nahi izan eta informazioa eskatzen duenean.

– Lizentziaren titularrak edota Bizkaiko Xake Federazioko kideak egindako ukapenaren ezeztapen orokorrik ez denean.

5.2.- Bizkaiko Xake Federazioak eskabidea jasotzen duen egunetik zazpi (7) eguneko epean erantzunik ematen ez badu, Bizkaiko Xake Federazioko lizentziaren titularrak edo kideak artekaritzaren mendean egoteari uko egin diola adieraziko du.

5.3.- Beste norbait horrek informazioa jasotzeko egiten duen eskabidea nahiz Bizkaiko Xake Federazioaren erantzuna idatziz egin beharko dira.

6.artikulua.- Hasieran uko egin ondoren artekaritzaren mende jartzeko prozedura.

6.1.- Hasiera batean artekaritzaren menpe egoteari berariazko ukokoa egin dioten Bizkaiko Xake Federazioko federatuak nahiz gainerako kideak, geroago gatazkak ebazteko sistema horren menpeko jarri nahi izanez gero, dela izaera orokorrez dela gatazka edo alde zehatzaren konponbiderako, eskabidea egin beharko dute honako arautegi honen eranskinean adierazitako terminoetan mende jartzeko konpromisoa sinatuz.

6.2.- Artekaritza bidez gatazkak judizioz kanpo ebazteko sisteman sartzeko eskabideak balioa izan dezan pertsona interesatuak sinatutako idazki bidez egin beharko da.

6.3.- Eskabide hori Bizkaiko Xake Federazioan edota Kirol Artekaritzarako Euskal Epaitegiaren aurrean aurkeztu behar da.

6.4.- Bizkaiko Xake Federazioak 15 eguneko epearen barruan ebatzi beharko du barne sartzeko eskabidea, eta pertsona interesatuari horretan hartutako ebazpena jakinaraziko dio.

7.artikulua.

Gatazkak judizioz kanpo ebazteko sistemaren mende era orokorrean jartzeko eskabidea denean, edozein unetan egin ahal izango da.

Federazioak planteatutako eskabidearen aldeko ebazpena ematen duenean, hark ofizioz baja emango dio, honako arautegi honetan aurreikusiaren arabera, egun batean egindako ukoari.

8.artikulua.

Gatazka edo alde zehatz baterako artekaritzaren mende jartzeko eskabidea denean, interesa duen pertsonak edo erakundeak Bizkaiko Xake Federazioaren aurrean edota Kirol Artekaritzarako Euskal Epaitegiaren aurrean aurkeztuko du eskabidea, interesatutako beste norbaitek edota norbait horrek eskaturik Bizkaiko Xake Federazioak horretarako eskabidea egin dion egunaren ondoko hamabost egunen barruan.

9.artikulua.

Artekaritza eta, orokorrean, gatazkak judizioz kanpo ebazteko ardura ematen zaion organoa Euskal Kirol Federazioen Batasunak osatua den Kirol Artekaritzarako Euskal Auzitegia izango da.

10.artikulua.

Artekaritza aplikatzeko, eta, beharrezkoa izanez gero, gatazkak judizioz kanpo ebazteko beste edozein sistemaren prozedura Kirol Artekaritzarako Euskal Auzitegiak berak aurreikusitakoa da.

11.artikulua.

Kirol Artekaritzako Euskal Auzitegiaren laudoa, borondatez nahiz behartuta, betetzea Auzitegi berberaren Kirol Artekaritza-Kodean berariaz aurreikusitako eran egingo da.

Bilbon, 2007ko urtarrilaren 29an.

 

O.E./V.B. Sin./Fdo.

 

…………………………….. ………………………

Lehendakaria Idazkaria

Artikulu hau banatu zure lagunekin.