Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

ADINGABEA BABESTEKO IKASTAROAK – HNIBBILO LOPIVI

Honekin batera, eskola-kirolean parte hartu nahi duten begirale guztiek egin behar duten sentsibilizazio-ikastaroari buruzko informazioa bidaltzen dizut. Gainera, jokalari adingabeak dituzten klubek protokolo bat onartu behar dute (eredua email bidez bidali zaie klub guztiei), eta arduradun bat izendatu behar dute, beste ikastaroa (protokoloa) egiteko.

Gogorarazten dizuegu teknikari guztiek 2023/24 denboraldiaren hasierarako egina izan beharko dutela “Haurrak kirolean zaintzeko eta babesteko” sentsibilizazio-ikastaroa. Ikastaroa doakoa da, online bidez egin beharko duzue, eta Kirolaren Euskal Eskolak ematen du.

Era berean, Adingabearen Ongizateko arduradunaren lanak egingo dituen pertsonak “Adingabea babesteko protokoloa erabiltzeko” ikastaroa ere egin beharko du, doakoa eta esteka berean aurkituko duzuena.

Izena emateko, hona jo beharko duzue:

SENTSIBILIZAZIOA: sakatu hemen

PROTOKOLOA: sakatu hemen

Ikastaroei buruzko edozein zalantza argitzeko: 688670722 (WhatsApp bakarrik) / kiroleskola@euskadi.eus

 

Artikulu hau banatu zure lagunekin.