Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

2023KO BIZKAIKO XAKE AZKARREKO TXAPELKETAK: IZEN-EMATEA ZABALIK

Apirilaren 3tik 19ra taldekako Bizkaiko Azkarren Txapelketan izena eman dezakezuela jakinarazten dizuegu, eta apirilaren 26ra arte banakakoan.

Taldekako txapelketan, 2019an eta aurreko urteetan bezala, bi multzo egingo dira, multzo bat talde onenekin (aurreko urteko sailkapenaren arabera), eta bestea gainerakoekin. Talde horien artean, hurrengo urterako igoera- eta jaitsiera-sistema bat dago ezarrita.

Bi txapelketak 16: 00etan jokatuko dira Sestaoko Naval Hotelean (La Naval Kalea, 3), apirilaren 22an eta 29an, hurrenez hurren.

Bi txapelketen joko erritmoa 3 minutu jokalari bakoitzeko, gehi 2 segundu jokaldi bakoitzeko izango da.

Torneoan zehar Kluben Ligako garaikurrak eta Banakako Txapelketak banatuko dira.

Adeitasunez,
Miguel A. Quintana
FVDAko idazkaria

 

Artikulu hau banatu zure lagunekin.