Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

2021EKO TALDEKAKO LIGARI BURUZKO INFORMAZIOA

Xakelari agurgarriok:

Dagoeneko jakinarazi dizugun bezala, aurten Kluben Liga urriko eta azaroko larunbatero jokatuko da.

Ligan izena emateko, urte guztietan bezala, taldeen indar ordena adierazi beharko duzue, izena, abizenak eta jokalari guztien maila azalduz, federatu berrien jaiotze data eta NAN zenbakiarekin batera. Talde bakoitzeko kapitain eta telefono bat ere jakinarazi beharko da.

Filial bat duten taldeak, lau jokalariz osatuak egon ahalko dira. Horrez gain, gazte, eta emakumeen taldeetako jokalariek bere jatorrizko taldeetan jokatu ahalko dute, maila gerenagoko taldean 4 partida jokatu arte.

Taldeak izena emateko epea irailaren 6tik 22ra izango da.

2007,2008 eta 2009an jaiotako jokalariei izena eman ahal izateko, jokalari hauek eskola mailako lizentzia izan beharko dute.

2021ko lizentzien prezioa honakoa izango da:

Jokalariak

35 €. Jokalaria Elo gabe FIDE (12,5 FVA + 12,5 FVDA + 4,60 FEDA + 3,7 Kirol Aseg.+ 1,7 C.Valor.)

42,50 €. Jokalaria Elo rekin FIDE (13,4 FVA + 13,4 FVDA + 10,30 + 3,7 Kirol Aseg.+ 1,7 C.Valor.)

8,30 2006,2007 eta 2008an jaiotakoak (4,60 FEDA +3,7 Kirol Asegurua)

 

Klubak

EUSKAL LIGAKO KLUBAK                                             43,20 €. FVA + 43,20 €. FVDA

MAILA GORENEKO KLUBAK                                        38,20 €. FVA + 38,20 €. FVDA

LEHEN MAILAKO KLUBAK                                               31,20 €. FVA + 31,20 €. FVDA

BIGARREN MAILAKO KLUBAK                                     27,20 €. FVA + 27,20 €. FVDA

HIRUGARREN MAILAKO KLUBAK                             23,20 €. FVA + 23,20 €. FVDA

Klubaren FEDA kuota:                                                       19,60 €.

Aurton ez da BXFari dagokion kluben kuota aplikatuko, beraz klubek 42,80 eta 62,80 euro bitartean ordainduko dute, mailaren arabera.

 

Teknikoak

FVA-EXF monitore edo epaileen Lizentzia                  17 €. EXF + 17 €. BXF

FEDA monitoreen Lizentzia                                         17 €. EXF + 17 €. BXF + 38 € FEDA

 

Adeitasunez,

Miguel A. Quintana

Secretario FVDA

Artikulu hau banatu zure lagunekin.