Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

2016KO OTSAILEKO BATZARRERA DEIALDIA

Batzarkide hori,

Idatzi honen bidez otsailaren 29an izango den Ohiko eta Ez-ohiko Batzar Orokorrera deialdia luzatzen dizuegu: lehen deialdian arratsaldeko 18:15etan eta bigarren deialdian 18:30etan izango da, Bilboko Kirol Etxean, C/Martín Barua Picaza kaleko 27 zenbakian.

Gai-zerrenda:

  • 2015eko kontuak onartzea
  • 2016ko aurrekontuak onartzea
  • Estatutuetako 27 eta 37 artikuluak aldatzea
  • Eskariak eta galderak.

Batzarrari dagokion dokumentazioa web orrian kontsultatu daiteke, eta edozein zalantza argituko da federakuntzan, batzarraren dataren aurreko egunerarte.

Adeitasunez,

Miguel A. Quintana

BXFko idazkaria

Artikulu hau banatu zure lagunekin.