2025eko Bizkaiko Eskola Kirolaren Jokoen barruan antolatutako xake txapelketen jokalekua aldatu egin da. Hasiera batean aurreikusitako lekuaren ordez, txapelketak Tiki Toki Zentroan jokatuko dira, Getxon, Fadurako Polikiroldegiaren ondoan kokatuta.
Carlos Suárez García jokalari federatua, Sestaoko Xake Klubeko kidea, Euskadiko Xake Txapelketa Absolutuko garaile izan da, Legazpian 2025eko apirilaren 23tik 27ra bitartean jokatu den XL. edizioan.
Zorionak eman nahi dizkiegu Eibarren azkenaldian ospatu diren kadete eta jubenil mailako Euskadiko Txapelketetan parte hartu duten Bizkaiko kirolari federatuei egindako lan bikainagatik.