ESKOLARTEKO TALDEKAKO TXAPELKETA BFA 2025
Maiatzaren 5ean Santurtziko KABIEZES kirolguneko kiroldegian jokatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskolarteko Taldekako Txapelketa.
Taldekako Txapelketa | |
---|---|
Data: | apirilaren 6a |
Hasiera ordua: | 9:30 |
Jokalekua: | Kabiezes kiroldegia (Santurtzi) |
Jokatzeko sistema: Talde parte-hartzaile kopuruaren arabera izango da.
Hasiera: 9:30etan.
Amaiera: 14:00 (gutxi gora behera)
Taldeak izena emateko epea: Ostirala 4, 18:00etan. Taldearen izena ematerakoan parte-hartzaileen zerrenda eman beharko da. 19:00etatik aurrera izena eman duten taldeen zerrenda bidaliko dugu email bidez, errorerik ez dagoela ziurtatzeko.
Taldeek gehienez 6 ordezkari izango dituzte, erronda bakoitzean 4k jokatuko dutelarik. Taldeko kide guztiek partidaren bat jokatu beharko dute. Torneoan zehar talde bat 3 jokalarirekin baino gutxiagorekin geratzen bada kanporatua izango da.
Abadiño Xake Taldea izan da Benjamin mailako txapelduna. Benjaminen azken sailkapena ikusteko (hemen sakatu).
Sailkapena |
---|
Benjaminak: azken sailkapena |
Kimuak – Alebinak: azken sailkapena |
Umeak – Infantilak: azken sailkapena |
Kimu eta Haur mailetan, lehen lau sailkatuek Bizkaiko Foru Aldundiak gainontzeko kirolekin batera antolatzen dituen Eskolarteko Bizkaiko Jokoetan parte hartuko dute. Xake modalitatean Eskola Kirolaren Jokoak Getxoko Fadura kiroldegian izango dira maiatzaren 11n goizeko 10:00etan.
Izena eman
Las reservas en línea no están disponibles para este evento.