BIZKAIKO XAKE FEDERAKUNTZA
FEDERACION VIZCAINA DE AJEDREZ
Martín Barua Picaza, 27 (Kirol Etxea) 48003 BILBAO Tfno: 94 4415231
www.fvda.org info@fvda.org
Emaitzen jakinarazpena
Hau egin ezean, ez agertze partzialerako zehaztutako zigorra ezarriko da.
Era berean, etxeko taldeko kapitainak Federazioari partidako aktak eta planillak bidaliko dizkio dagozkien ohartxoekin, astebeteko epean. Aktak eta planillak e-postaz bidali daitezke eskaneatuta Hau egin ezean, aurreko atalean aipatutako zigor berberak aplikatuko lirateke.
Sailkapen taula eta informazioa
Astero eta txanda bakoitzaren ondoren, Federazioak txandako emaitzak jakinaraziko ditu. Horrez gain, eguneratutako sailkapen taula egongo da Bizkaiko Xake Federazioaren informazio panelean eta Federazioaren webgunean (www.fvda.org); emaitzak e-posta bidez ere bidaliko dira.
Kluben formalizazioa eta lizentziak
Klubek eta xakeko sekzioek beraien estatutuak formalizatuta izan behar dituzte, edo hau lortzeko tramitazio ofizialetan daudela akreditatu. Erlazionatutako jokalari guztiek federazioko lizentzia eskatuta izango dute, 2004an eta ondorengo urteetan jaiotakoak salbu –hauek eskolako lizentzia eduki beharko dute–. Baldintza biak hasierako txandatik bete beharko dira.
Taldeen izen ematea
Ligako taldeen izen ematea klubek beraiek tramitatuko dute, taldeetako jokalarien zerrenda aurkeztuz.
Aurkeztu beharreko datuetan honakoa agertu beharko da: taldearen izena, jokalarien izen abizenak, berauen kategoria indibiduala, kapitainaren edo ordezkariaren telefonoa eta taldearen etxeko helbidea (non jokatzen duten).
Taldearen osaketa
Talde
bakoitza gutxienez 5 jokalarik osatuko dute, eta horietako bat
kapitaina edo taldearen ordezkaria izango da. Azpiko-taldeak
dituzten taldeek 4 jokalari izan ditzakete.
Jokalariak beraien kategoria indibidualaren arabera agertuko dira
ordenatuta, eta ordena horretan jokatu beharko dute.
Taula
kopurua: lau
Zerrenda irekiak (hirugarren mailan izan ezik).
Klub bateko edozein taldetan izena emanda dauden
jokalariek maila goragoko talde batean partida bat joka dezakete, eta
Ligarako izena emanda zuten hasierako taldearekin jarraitu.
Jokalariren batek bigarren partida bat maila
goragoko talderen batean jokatzen badu, azken honetan baino ezingo du
jarraitu jokatzen. Gazte mailako jokalariek
eta emakumezkoek euren hasierako taldean jarraitu dezake maila
goragoko taldean 4 partida jokatu arte. Aktan beste talde bateko
jokalari izaera islatu beharko da. Beste
talde batetik gora egiten duen jokalaria legokeen azken taulan
jokatuko du bere banakako maila errespetatuz.
Jokalari batek ezingo du inola ere bere hasierako
taldea ez den talde bi edo gehiagotan parte hartu. Halaber,
ezingo da txanda berean bi talde ezberdinetan aritu.
Adibidez: 2. mailan
izena eman duen jokalari batek 1. mailan partida bat jokatzen badu,
2. mailan jokatzen jarrai dezake. Berriro
ere 1. mailan jokatzen badu, 1. mailan baino ezingo du jarraitu.
2. mailan izena eman duen jokalari honek
ezingo luke partida bat 1. mailan eta beste bat Preferente mailan
jokatu.
Jokalari batek Euskal Xake Ligan parte hartzen
badu, ezin izango da Bizkaiko Ligan jokatzera bueltatu.
Jokalaria jubenila bada, Bizkaiko Ligan
jarraitu ahal izango du Euskal Xake Ligan 4 txanda jokatu arte.
Taldeen desegitea Ligan
Kluben batek aukera duen mailan talderen baten izena eman nahi ez badu, behin betiko galduko du eskubide hori eta ondoko urteetan talde hori maila horretatik desagertuko da.
Kluben Liga
Ligako taldekako txapelketa lau (4) mailatan banatuta dago, ondoko beheranzko ordenean:
Preferente maila
Lehenengo maila.
Bigarren maila
Hirugarren maila
Taldeen osaketa
Maila bakoitza bertan parte hartzeko eskubidea duten taldeek osatuko dute. Halaber, maila hauek taldeka banatuta egon daitezke, hala behar izanez gero.
Talderen batek uko eginez gero, aurreko denboraldian mailaz jaitsitako ondoen sailkatutako taldea aukeratuko da. Bi talde egonez gero, puntuazio altuena duena.
Talde berean klub bereko talde bi edo gehiago baleude, haien arteko lehia lehendabiziko jardunaldietan izango da eta gainontzeko taldeen ordena zozketatu egingo da.
Jokatzeko data eta ordua
Ofizialki urtarrilean hasiko da, larunbatetan jokatuko da arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hau guztia atzerapenei buruzko 29. artikuluari kalterik egin gabe.
Jokuaren denbora
90 minutu, gehi 30 segunduko gehitzea jokaldiko jokalari bakoitzarentzat.
Arautzeak
FIDEren indarrean den araudia eta Euskal Xake Federazioaren interpretazio eta arau osagarriak aplikatuko dira.
Jokalekua eta materiala
Lokalaren egokitzapenak (argia, aireztapena, berogailua, edukiera, eta abar) zein ekipamenduak (jokuak, mahaiak, aulkiak, planillak, erlojuak, aktak, eta abar) txapelketarako baldintza egokiak eduki beharko dituzte.
Partiden aurrerapena edo atzerapena
Txanda bateko partidak aurrera daitezke, behin aurrekoak jokatuta. Halaber, txanda bateko partidak atzera daitezke, beti ere azken bi txandak baino lehen jokatzen direnean. Egun eta ordu ofizialean jokatuko diren azken bi txandak ez daude aukera honen barne. Aldaketa honetarako, beharrezkoa da bi taldeen adostasuna eta Federazioaren onespena, data eta orduaren informazioa utziz. Talde biek, data eta ordu ofiziala baino 24 orduko aurrerapenarekin gutxienez jakinarazi beharko diote Federazioari.
Federazioak norgehiagoka bat edo txanda bat atzera dezake arrazoitutako zerbaitengatik.
Ordezkoak eta sartze berriak.
Taldearen indar-ordenan gutxienez bost (5) jokalari egon beharko dira. Egoera bat gertatu behar denean, taulak ordenan desplazatuta egingo da.
Hasierako indar-ordenan ez dagoen inkorporazio berririk bada, Federazioari jakinarazi beharko zaio eta klubei jakinarazi ondoko astean izango da indarrean, beti ere zazpigarren txanda hasi aurretik, ezinbesteko kausa denean izan ezik.
Jokalaria klubez aldatzea
Jokalari bat klubez alda daiteke, denboraldian zehar, taldekako edozein txapelketa ofizialetan beste klub batekin inolako partidarik jokatu ez badu. Guzti hau ordezkoen eta inkorporazio berrien artikuluan ezarritakoam betez egingo da.
Aktak betetzea eta kontra-egite posibleak
Taldeetako kapitainek, partida hasi aurretik, akta bete beharko dute beraien taulen lerrokatzearekin, eta, partidaren ostean, taldeko ordezkariak edo kapitainak emaitzak eta izenpea idatzi beharko ditu. Aldeetako batek sinatzeari uko eginez gero, horrela jasoko da. Oharrak, intzidentziak edo inpugnazio posibleak aktaren atzealdean edo atxikita zehaztuko dira.
Kirol Batzordea
Federazioak kirol ikuskatzaileak ditu, eta hauen aurrean aurkeztu beharko dira txapelketan zehar sortutako arazoak. Erabakia, gehienez, 20 eguneko epean adierazi beharko da. Erabaki honen aurkako helegitea Federazioaren kirol batzordean aurkeztu beharko da, hartu izanaren adierazpenetik hilabeteko epean. Kirol batzordearen erabakia betearazlea izango da eta 20 eguneko epean adieraziko da. Federazioak uste duenean kasu diziplinarioetan kirol batzordeak esku hartu behar duela , hauek bideratzeari ekingo dio.
Berdinketa hausteko sistema
Azken sailkapenen puntuen arabera berdinduta dauden taldeen ordena honakoaren arabera ezarriko da:
Partida guztietako puntuak ordezkatuz: 3 puntu (irabazi), puntu 1(berdindu) eta 0 puntu (galdu)
Norgehiagoka partzialeko emaitza kontuan hartuz.
Sonnenborg-Berger (taldeen metodoa)
Holandar sistema.
Erlojuak abian jartzea
Partidetarako zehaztutako orduan, pieza zuriak dituzten jokalarien erlojuak jarriko dira martxan. Hala ere, pieza zuriak dituen jokalaria ez dago behartuta mugitzera aurkaria aurreran ez bada eta nor den ez badaki, taldearen jokalarien-zerrenda aktan ez delako. Bitartean, aurkariaren erlojua martxan jar dezake berau agertu arte, edota nor den jakin arte aurkarien taldeko kapitainaren jokalarien-zerrendaren bidez.
2 taldeen atzerapena
Justifikatutako egoeretan izan ezik, partidarako zehaztutako ordua baino ordu bete beranduago heltzen den jokalariak edo taldeak, lehenengo neurritzat, partida galduko du.
Lehenengo ordu horretan bi taldeak atzeratuz gero, atzerapeneko ordua bi taldeen artean banatuko da.
Ez agertzeak eta zigorrak
Ez agertze partzialtzat joko da, jokalari bat edo bi partida hasi zenetik ordu bat baino lehen agertzen ez direnean jokalekuan.
Diren jokalariek lehen taulak hartuko dituzte, eta hutsik utzi azkenak.
Behin egindako ez agertze partziala, ohartarazpena izango da taldearentzat. Behin errepikatuta, 10€ ko multa izango du araua hautsi duen taldeak.
Ez agertze osotzat joko da, taldea aurkezten ez denean edo erdia baino jokalari gutxiagorekin agertzen denean norgehiagoka hasi zenetik ordu bete baino lehenago.
Ez agertze osoa denean, 10€ ko isuna izango du araua hautsi duen taldeak. Berriro ere eginda, taldea txapelketatik kanpo eta mailaz jaitsiko da automatikoki; horrez gain 20 €ko isun gehigarria izango du.
Federazioak aktak gainbegiratu eta ofizioz edozein arau-hauste zigortuko du (jokalarien-zerrenda okerra, eta abar).
Preferente maila
Euskal B Ligara igoko da kategoria honetan talderik ez daukan lehen sailkatua.
Lehen mailara talde bat eta Euskal Ligatik jaitsiko diren talde bizkaitarrak jaitsiko dira.
Lehenengo maila.
Lehen bi sailkatuak igoko dira Preferente mailara.
Bigarren mailara jaitsiko direnak hiru talde izango dira, eta baita, Euskal Ligatik jaitsiko direnak ere.
Bigarren maila
Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuak igoko dira Lehen mailara.
Orotara bost talde jaitsiko dira hirugarren mailara eta baita Euskal Ligatik jaitsi adina talde ere, bi taldeen artean berdin banaturik. Taldeak bakoitiak balira, norgehiagoka izango da aukera duten bi taldeen artean.
Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuak igoko dira bigarren mailara.