Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

MARCELINO TRIGOREN HERIOTZA

Atsekabe handiz, jakinarazi behar dugu Marcelino Trigo, gure lagunkide maitea, gaur hil dela. Urte guzti hauetan gogoz eta arduraz gure ondoan izan dugu eta Sestao Xake Taldeari eta Bizkaiko Xake Federakuntzari laguntza eskini izan dio.

Hilbeila Portugaleteko Tanatorioan (Miguel de Unamuno kalea, 14), bihar, asteartea, ekainak 26 goizeko 9:00etatik aurrera egingo da. Hileta bihar, ekainak 26, toki berean arratsaldeko 17:00etan izango da.

Federakuntzak bere senide eta lagunei doluminak eman nahi dizkie.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.