Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

JOSE RAMON ARETXABALETA GANDIAGAREN HERIOTZA

Atsekabe handiz, jakinarazi behar dugu Jose Ramon Aretxabaleta hil dela. Lekeitioko Jokin Erdozia Xake Taldeko jokalaria izan da urte guzti hauetan, beti izan da adeitsua eta alaia bai xake-taula aurrean baita taulatik kanpo ere. Azken Agurra abuztuaren 17an, zapatua, Lekeitioko Tanatorioan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da.

Federakuntzak bere senide eta lagunei doluminak eman nahi dizkie.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.