JOSE MANUEL GARCIA SANCHEZEN HERIOTZA
Atsekabe handiz, jakinarazi behar dugu Bizkaiko Xake Federakuntzako Zuzendaritza Batzordeko kide den Jose Manuel Garcia Sanchez hil dela. Santutxuko Zuri-Baltza Xake Taldearen bazkide sortzailea eta jokalaria izan da urte guzti hauetan, beti izan da adeitsua eta gizabidetsua bai xake-taula aurrean baita taulatik kanpo ere. Goian Bego.
Federakuntzak bere senide eta lagunei doluminak eman nahi dizkie.
Hileta elizkizuna asteartean, otsailak 2, arratsaldeko zortziretan Begoñako Karmelo elizan, Bilbon, izango da.