Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

JOSE MANUEL GARCIA SANCHEZEN HERIOTZA

Atsekabe handiz, jakinarazi behar dugu Bizkaiko Xake Federakuntzako Zuzendaritza Batzordeko kide den Jose Manuel Garcia Sanchez hil dela. Santutxuko Zuri-Baltza Xake Taldearen bazkide sortzailea eta jokalaria izan da urte guzti hauetan, beti izan da adeitsua eta gizabidetsua bai xake-taula aurrean baita taulatik kanpo ere. Goian Bego.

josemanuelFederakuntzak bere senide eta lagunei doluminak eman nahi dizkie.

Hileta elizkizuna asteartean, otsailak 2, arratsaldeko zortziretan Begoñako Karmelo elizan, Bilbon, izango da.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.