HAUTESKUNDEAK 2020: Batzar Nagusirako hautagaien aurkezpena egiteko epea
Hauteskunde deialdia eta hauteskunde-erroldak erreklamatzeko epea amaituta, erreklamaziorik aurkeztu ez denez, argitaratutako erroldak behin betikoak izango dira.
Irailaren 1etik 7ra bitartean estamentuen ordezkari izateko hautagaitzak aurkez daitezke federazioaren batzarrean.
Hautagai-zerrendak Hauteskunde Erregelamenduaren 11. artikuluan adierazitakoaren arabera aurkeztu beharko dira (eredua erantsi da). Hautagaitzak aurkezteko eredua
Zalantzarik izanez gero, kontsultatu federaziora deituz.
Adeitasunez,
Miguel A. Quintana
FVDA-BXF idazkaria