Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

ESPAINIAKO BANAKAKO TXAPELKETAK 2018: ZORIONAK TXAPELDUNEI

Sestao Bizkaialde taldeko Salvador del Rio bizkaitar federatua da Espainiko Banakako Txapeldun Absoluto berria, abuztuaren 20tik 28ra Linaresen (Jaen) jokatu den 2018ko Espainia Txapelketa Absolutoa irabazi baitu. Txapelketa berdinean Sestao Bizkaialde taldeko Sabrina Vega Espainiako Banakako Emakumezko Txapelduna izendatua izan da, emakumezko onena izan baita. Txapelketa irabazteagatik zorionak biei, eta baita ere aipatzea talde bereko Miguel Santos jokalariak 11. postua eskuratu duela txapelketa berean. Bestalde Salobreñan jokatu diren Adinaren Araberako Espainiako Txapelketak bukatu dira eta parte hartu duten bizkaitar guzti guztiak zoriontzen ditugu egindako lanagatik, eta aipatu beharrekoa da 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan LAUGARREN POSTUA eskuratu duela Endroke Arrigorriaga taldeko Adrian Martinez Fernandez jokalari gazteak. Zorionak Adrian!

Artikulu hau banatu zure lagunekin.