Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

ELORRIO HIRIBILDUA EMAKUMEEN ARTEKO XAKE TXAPELKETA 2018

2018ko azaroaren 25ean Emakumeen arteko “Elorrio Hiribildua” I. Xake-Txapelketa izango da Elorrion. Jarraian dituzue eskuragarri txapelketaren kartela eta oinarriak.

elorrio2018

ELORRIO HIRIBILDUA”

EMAKUMEEN ARTEKO LEHENENGO XAKE-TXAPELKETA

Data: 2018-11-25, igandea.

Hasiera ordua: goizeko 10:00etan.
Amaiera: 14:00.
Jokalekua: Elorrioko Kirol Etxea, Goieta kalea 5 bis. Elorrio.
Erritmoa: Suitzar erara 7 txanda. Jokalari bakoitzak 10 minutu izango ditu.
Parte hartzaileak: adin guztietako emakumezkoak, federatuak, zein federatu gabeak.

Izenematea doan: emailez elorrio@zaldibaltza.com edo whatsappez 685752717 (Jon)

Izena emateko epea: azaroaren 23ko arratsaldeko 8retan amaituko da

Sariak bi mailatan banatuko dira: 12 urtez azpikoak eta orokorra. Adin tarte bakoitzeko lehendabiziko hiru sailkatuek esperientzia pack bana jasoko dute. Sariak ez dira metatuko.

Parte hartzaile guztien artean esperientzia pack bat zozketatuko da.

Amaitzeko luncha.
Antolatzailea: Zaldi Baltza Elorrioko Xake Taldea

Artikulu hau banatu zure lagunekin.