Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

ESKOLARTEKO TALDEKAKO TXAPELKETA BFA 2023

07/05/2023 (9:30 - 14:30)
Gallartako Txikito Pilotalekua (Paseo Blasco Ibañez, z/g)

Eskolarteko Taldekako Txapelketaren aurkezpen gutuna (ordutegiak, jokalekuak, etc.): Taldekako Txapelketaren Aurkezpen Gutuna

Maiatzaren 7an Gallartako Txikito Frontoian jokatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskolarteko Taldekako Txapelketa.

Taldekako Txapelketa
Data: maiatzaren 7a
Hasiera ordua: 9:30
Jokalekua: Txikito frontoia (Gallarta)

Jokatzeko sistema: Talde parte-hartzaile kopuruaren arabera izango da.

Hasiera: 9:30etan.

Amaiera: 14:30 (gutxi gora behera)

Taldeak izena emateko epea: Ostirala 5, 18:00etan. Taldearen izena ematerakoan parte-hartzaileen zerrenda eman beharko da. 19:00etatik aurrera izena eman duten taldeen zerrenda bidaliko dugu email bidez, errorerik ez dagoela ziurtatzeko.

Taldeek gehienez 6 ordezkari izango dituzte, erronda bakoitzean 4k jokatuko dutelarik. Taldeko kide guztiek partidaren bat jokatu beharko dute. Torneoan zehar talde bat 3 jokalarirekin baino gutxiagorekin geratzen bada kanporatua izango da.

Club de Ajedrez Santurtzi A izan da Benjamin mailako txapelduna. Benjaminen azken sailkapena ikusteko (hemen sakatu)

Sailkapena
Benjaminak: azken sailkapenabikoitiak
Kimuak – Alebinak: azken sailkapena bikoitiak
Umeak – Infantilak: azken sailkapenabikoitiak

Kimu eta Haur mailetan, lehen lau sailkatuek Bizkaiko Foru Aldundiak gainontzeko kirolekin batera antolatzen dituen Eskolarteko Bizkaiko Jokoetan parte hartuko dute. Xake modalitatean Eskola Kirolaren Jokoak Getxoko Fadura kiroldegian izango dira maiatzaren 14an goizeko 10:00etan.

Talde sailkatuen aurretik zuten eraketa berdina izango dute, beti ere taldea osatzea posible den kasuetan. Talde berdina osatzea ezinezkoa den kasuetan ikastetxe berdineko jokalariez osatu ahalko da.

bizkaia

Artikulu hau banatu zure lagunekin.

Izena eman

Las reservas en línea no están disponibles para este evento.