Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

ESKOLARTEKO TALDEKAKO TXAPELKETA BFA 2018

06/05/2018 (9:30 - 14:30)
Gallartako Txikito Pilotalekua (Paseo Blasco Ibañez, z/g)

Eskolarteko Taldekako Txapelketaren aurkezpen gutuna (ordutegiak, jokalekuak, etc.): Taldekako Txapelketaren Aurkezpen Gutuna

Maiatzaren 6an Gallartako Txikito Pilotalekuan jokatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskolarteko Taldekako Txapelketa.

Taldekako Txapelketa
Data: maiatzaren 6a
Hasiera ordua: 9:30
Jokalekua: Gallartako Txikito Pilotalekua (Abanto-Zierbena)

Jokatzeko sistema: Talde parte-hartzaile kopuruaren arabera izango da.

Hasiera: 9:30etan.

Amaiera: 14:30 (gutxi gora behera)

Taldeak izena emateko epea: Ostirala 4, 18:00etan. Taldearen izena ematerakoan parte-hartzaileen zerrenda eman beharko da. 19:00etatik aurrera izena eman duten taldeen zerrenda bidaliko dugu email bidez, errorerik ez dagoela ziurtatzeko.

Taldeek gehienez 6 ordezkari izango dituzte, erronda bakoitzean 4k jokatuko dutelarik. Taldeko kide guztiek partidaren bat jokatu beharko dute.

Kimu eta Haur mailetan, lehen lau sailkatuek Bizkaiko Foru Aldundiak gainontzeko kirolekin batera antolatzen dituen Eskolarteko Bizkaiko Jokoetan parte hartuko dute.

Talde sailkatuen aurretik zuten eraketa berdina izango dute, beti ere taldea osatzea posible den kasuetan. Talde berdina osatzea ezinezkoa den kasuetan ikastetxe berdineko jokalariez osatu ahalko da.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.

Izena eman

Las reservas en línea no están disponibles para este evento.