ESKOLARTEKO TALDEKAKO TXAPELKETA BFA 2017
Eskolarteko Taldekako Txapelketaren aurkezpen gutuna (ordutegiak, jokalekuak, etc.): Taldekako Txapelketaren Aurkezpen Gutuna
Maiatzaren 7an Sestaoko Las Llanas Frontoian jokatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskolarteko Taldekako Txapelketa.
Taldekako Txapelketa | |
---|---|
Data: | maiatzaren 7a |
Hasiera ordua: | 9:30 |
Jokalekua: | Las Llanas Frontoia (Sestao) |
Jokatzeko sistema: Talde parte-hartzaile kopuruaren arabera izango da.
Behar izanez gero ordu erdiko geldialdia egingo da bazkaltzeko. Bazkaria Federazioak ordainduko du (Ogitartekoen poltsa, freskagarria etab.)
Taldeak izena emateko epea: Ostirala 5, 18:00etan. Taldearen izena ematerakoan parte-hartzaileen zerrenda eman beharko da.
Taldeek gehienez 6 ordezkari izango dituzte, erronda bakoitzean 4k jokatuko dutelarik. Taldeko kide guztiek partidaren bat jokatu beharko dute.
Kimu (alebin) eta Haur (infantil) mailetan, lehendabiziko 4 sailkatuek Aldundiak gainontzeko kirolekin batera antolatzen duten Bizkaiko Eskolarteko Jokoetan parte hartuko dute.
Altzaga A izan da Benjamin mailako txapelduna. Benjaminen azken sailkapena ikusteko (hemen sakatu)
Sailkapena |
---|
Benjaminak |
Kimuak – Alebinak |
Umeak – Infantilak |
Alebin eta infantil mailetan, lehendabiziko 4 sailkatuek Aldundiak gainontzeko kirolekin batera antolatzen duten Bizkaiko Eskolarteko Jokuetan parte hartuko dute. Aurten Sestaon izango da maiatzaren 14an 10:00etan.
Sailkatutako taldeek aurreko osaera berdina mantenduko dute, taldea osatzea ezinezkoa izango balitz, erakunde bereko eta adin-maila bereko jokalariekin taldea osotzeko aukera izango lukete.
Izena eman
Las reservas en línea no están disponibles para este evento.