AITA ARRUPE XAKE TXAPELKETA ERDIARINEN NAZIOARTEKO XXIII. OPENA 2020
AITA ARRUPE XAKE TXAPELKETA ERDIARINEN NAZIOARTEKO XXIII . OPENA
Deustuko irekiaren oinarriak 2020
Xakearen lagun maiteak!
Tamalez, arrazoi sanitarioengatik, Padre Arrupe – Deustuko Unibertsitatea Nazioarteko Irekiaren Erakundeak edizio hau bertan behera utzi duela jakinarazi du.
Ahalik eta gehien zabaldu abisu hau.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik.
Nicola Lococo
Txapelketako zuzendaria
Honako honen bidez, Deustuko Unibertsitateak atsegin handiz gonbidatu nahi zaitu Nazioarteko Lehiaketa honetara. Jakingarririk garrantzitsuenak ondoren ageri dira:
Eguna: 2020ko martxoak 28, larunbata
Lekua: Deustuko Unibertsitatea (Kirol Saila )
Hasiera ordua: 10:00
Joko sistema: 8 edo 9 txandatako suitzar joko sistema, partaide kopuruaren arabera
Jokoaren erritmoa: 20-25 minutukoa, jokalari bakoitzeko finishera, txanden kopuruaren arabera
Epaileak: Xakeko Euskal Federazioko Epaileen Elkartea
Txapelketako zuzendaria: Nicola Lococo jn.
IZEN-EMATEA:
Izena emateko egunak: martxoaren 23tik 27ra (astelehenetik ostegunera).
Izena ematea: online www.deportes.deusto.esbidez, Bilboko Campusa Aita Arrupe xake txapelketa erdiaren nazioarteko XXIII. Openean klik egiten; edo Deustuko Unibertsitateko Kirol Sailekoei deitu (94 413 90 47), 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Eman honako datuak: izena eta bi abizen.
Izena emateko ordainketa: antolatzaileek izen emateko kuota kobratuko dute laugarren txanda hasi baino lehen.
IZENA EMATEKO KUOTA : 5 €
OHARRA: Antolatzaileek zehatz-mehatz beteko dute EAE eskola-araudia. Ondorioz, 05-01-01 dataren ondoren jaiotakoek Foru Aldundiaren baimena aurkeztu beharko dute parte hartzeko. Horrekin batera, izena emandako jokalariak federatuta egon beharko du.
LAGUNTZAILEAK: Xakeko Euskal Federazioa
Xakeko Bizkaiko Federazioa
ANTOLATZAILEA: Deustuko Unibertsitatea
Izena eman
Las reservas en línea no están disponibles para este evento.