Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

AITA ARRUPE XAKE TXAPELKETA ERDIARINEN NAZIOARTEKO XIX. OPENA 2016

19/03/2016 (10:00 - 23:30)
Universidad de Deusto (Departamento de Deportes) (Unibertsitate Etorbidea, 24)

AITA ARRUPE XAKE TXAPELKETA ERDIARINEN NAZIOARTEKO XIX. OPENA

Deustuko Irekiaren oinarriak 2016

20116ko Deustuko Irekiaren AZKEN SAILKAPENA

Honako honen bidez, Deustuko Unibertsitateak atsegin handiz gonbidatu nahi zaitu Nazioarteko Lehiaketa honetara. Jakingarririk garrantzitsuenak ondoren ageri dira:
Eguna: 2016ko martxoak 19, larunbata
Lekua: Deustuko Unibertsitatea (Kirol Saila )
Hasiera ordua: 10:00
Joko sistema: 8 edo 9 txandatako suitzar joko sistema, partaide kopuruaren arabera
Jokoaren erritmoa: 20-25 minutukoa, jokalari bakoitzeko finishera, txanden kopuruaren arabera
Epaileak: Xakeko Euskal Federazioko Epaileen Elkartea
Txapelketako zuzendaria: Nicola Lococo jn.
IZEN-EMATEA:
Izena emateko egunak: martxoaren 14tik 18ra (astelehenetik ostegunera).
Izena ematea: Deustuko Unibertsitateko Kirol Sailekoei deitu (94 413 90 47),
10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Eman honako datuak: izena eta bi abizen.
Izena emateko ordainketa: antolatzaileek izen emateko kuota kobratuko dute laugarren txanda hasi baino lehen.
IZENA EMATEKO KUOTA: 5 €
OHARRA: Antolatzaileek zehatz-mehatz beteko dute EAE eskola-araudia. Ondorioz, 02-01-01 dataren ondoren jaiotakoek Foru Aldundiaren baimena aurkeztu beharko dute parte hartzeko. Horrekin batera, izena emandako jokalariak federatuta egon beharko du.
LAGUNTZAILEAK:  BBK
Xakeko Euskal Federazioa
Xakeko Bizkaiko Federazioa
ANTOLATZAILEA:  Deustuko Unibertsitatea

Artikulu hau banatu zure lagunekin.

Izena eman

Las reservas en línea no están disponibles para este evento.