Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

Bihar, uztailak 13, Bilbon hasiko da IX. Maisuen Finala

Bilboko torneoa kirol honetako txapelketa garrantzitsuenetako bat da, eta uztailaren 13tik 23ra, mundu mailako lehiaketaren aurretik, Magnus Carlsen une honetako txapeldunaren eta Serguéi Kariakin hautagaiaren arteko bi duelu bakarrak bertan ikusi ahalko dira.

Carlsen eta Kariakinekin batera, finala eskuratzeko lehian arituko dira So, iazko irabazlea, nazioarteko rankingeko top teneko beste bi jokalari, Nakamura eta Giri, eta kirol honetako mundu mailako izar berria, 16 urteko Yi Wei txinatarra.

Atseden hartzeko egunean (astelehena, hilak 18), sei maisu handiek Europa eta gainerako mundua parez pare jarriko dituen taldekako Maisuen I. Final ikusgarria jokatuko dute, taula handi batean eta gizakiek irudikatutako piezekin.

Prentsa ohar osoa BilbaoChess2016.com web orrian dago.

Maisuen Finalarekin batera Bilbo Hiria irekia jokatuko da Bilboko Campos Elíseos Antzokian.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.