Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

BANAKAKO TXAPELKETAK 2017

Honen bitartez, banakako txapelketan izena emateko epea urriaren 18an bukatzen dela jakinarazten dizuegu.

 Izen ematea dohainekoa izango da torneoa bukatzen bada. Torneoa bukatzen ez duenak izen ematea ordaindu beharko du: 10€.

Jokatzeko egunak hurrengoak izango dira:

Urria: 21,28

Azaroa: 4,11,18,25

Abendua: 2

Partidak 16:00etan hasiko dira eta ½ puntuko bye bat eskatu ahalko da lehendabiziko 4 txandatan

Joko-erritmoa: 90 minutu jokalari bakoitzeko eta 30 segunduko gehikuntza jokaldi bakoitzeko.

Jokalekuak:

Gorengo maila

Getxo                    Gobela Kiroldegia.

 Lehen, Bigarre, eta Hirugarren maila

Durango.               Landako Kiroldegia.

Bilboaldean beste txapelketa zonala izateko aukera dago baldin eta xake elkarteren batek aste honetan zehar beste zonal bat antolatzea proposatuko balu.

 

Adeitasunez,

Miguel A. Quintana

Bizkaiko Xake Federazioko Idazkaria

Artikulu hau banatu zure lagunekin.