Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

2019KO BIZKAIKO XAKE AZKARREKO TXAPELKETAK: IZEN-EMATEA ZABALIK

Xake Azkarreko Taldekako Bizkaiko Txapelketa jokatzeko izena emateko epea apirilaren 3an bukatuko dela eta Xake Azkarreko Banakako Bizkaiko Txapelketan izena emateko epea apirilaren 10ean bukatuko dela gogorarazten dizuegu.

Taldekako Xake Azkar Txapelketa apirilaren 6an izango da, 16:00etatik aurrera Abanto-Zierbenako Las Carreras Frontoian.

Iazko moduan, taldekako Txapelketa bi multzo egongo dira, batean 14 talde honenak (iazko sailkapenaren arabera), eta bestean gainontzeko guztiak. Bi multzo hauen artean igoera eta jeitsiera sistema jarrita dago hurrengo urteko txapelketarako.

Iazko A mailako Txapelketaren Sailkapena.

Iazko B mailako Txapelketaren Sailkapena.

Txapelketa bukatzean 2018 urteko banakako txapelketen irabazleei sari banaketa egingo zaie, eta baita ere 2019ko Taldekako Ligaren irabazleei.

Banakako Txapelketa apirilaren 13an Getxoko Gobela Kiroldegian jokatuko da, 16:00retan hasita.

Bi txapelketen joko erritmoa 3 minutu jokalari bakoitzeko, gehi 2 segundu jokaldi bakoitzeko izango da.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.