Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

2019KO BIZKAIKO KOPA

Honekin batera Kopako koadroa doakizue. Datorren larunbatean maiatzaren 4an hasiko da Bizkaiko Kopa. Neurketak larunbatetan izango dira arratsaldeko 16:00retatik aurrera eta lehen kanporaketa larunbat honetan izango da, baina bi taldeek adosten badute hurrengo larunbatean, maiatzaren 11an, jokatu dezakete.

Jokalekua zuriekin jokatzen duen klubaren egoitza izango da.

Bigarren kanporaketa maiatzaren 18an izango da, eta kanporaketa horretatik aurrera, neuketa guztiak Getxo Xake Taldearen egoitzan jokatuko dira (Gobela Kiroldegia).

Ligan bezala, partidaren ondoren akta federakuntzara bidali behar da.

Zuriekin jokatzen duen taldeak etxean jokatuko du.

kopa2019

Informazio guztia Koparen orrian dago.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.