Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

2018KO EUSKADIKO KIMU ETA HAUR MAILAKO TXAPELDUNEI ZORIONAK

Euskadiko Kimu eta Haur mailako txapeldunak durangaldekoak dira, kimuen mailan Unai Calvo durangarrak irabazi baitu Euskadiko Txapelketa eta haur mailan Manex Regillaga elorriarrak irabazi du. Maiatzaren 26 eta 27an Arrasaten jokatu dira XXXVII. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak, eta Txapeldunak Unai Calvo kimu mailan, Leire Vega nesken kimu mailan, Manex Regillaga haur mailan eta Mencia Montes nesken haur mailan, laurak bizkaitarrak. Guztiak zoriontzen ditugu eta datozen txapelketetan arrakasta handiak opa dizkiegu.

XXXVII. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen emaitzak ondorengo orrialdietan eskuragarri daude:

XXXVII. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak: kimu maila

XXXVII. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak: Haur maila

Artikulu hau banatu zure lagunekin.