Federación Vizcaína De Ajedrez – Bizkaiko Xake Federakuntza – Biscay Chess Federation

2018KO BIZKAIKO XAKE AZKARREKO TXAPELKETAK: IZEN-EMATEA ZABALIK

Xake Azkarreko Banakako Bizkaiko Txapelketa jokatzeko izena emateko epea apirilaren 11n bukatuko dela eta Xake Azkarreko Taldekako Bizkaiko Txapelketan izena emateko epea apirilaren 18an bukatuko dela gogorarazten dizuegu.

Banakako Txapelketa apirilaren 14an Durangoko Landako Kiroldegian jokatuko da, 16:00retan hasita.

Taldekako Xake Azkar Txapelketa apirilaren 21ean izango da, 16:00etatik aurrera Durangoko Landako Kiroldegian.

Iazko moduan, taldekako Txapelketa bi multzo egongo dira, batean 14 talde honenak (iazko sailkapenaren arabera), eta bestean gainontzeko guztiak. Bi multzo hauen artean igoera eta jeitsiera sistema jarrita dago hurrengo urteko txapelketarako.

Iazko A mailako Txapelketaren Sailkapena.

Iazko B mailako Txapelketaren Sailkapena.

Txapelketa bukatzean 2017 urteko banakako txapelketen irabazleei sari banaketa egingo zaie, eta baita ere 2018ko Taldekako Ligaren irabazleei.

Artikulu hau banatu zure lagunekin.